|
|
|
| .. | |
|
Bazen Behin proiektua gauzatzean belaunaldi arteko elkarrizketari bide eman, oroimena eta historia hiritartasun proposamen baten ardatz bezala azaldu, norberaren esperientziatik hasita sortu, eta maila sozial, psikologiko eta hezkuntza mailan narrazioak duen garrantziaren inguruan gogoeta bultzatzea izan ditugu helburutzat. Honela, gure proposamena eta jarraitutako prozesua honakoa izan da: Toki Alai
eta Elatzeta ikastolen kasuan, lana burutzeko proposamena luzatu eta
baldintzak, datak etab. negoziatu ostean, ikastetxeko 6.mailako lau
ikasgelatan lanean hasi ginen (2005.eko Urria eta Abendua bitarte).
Bi saio burutu genituen gela bakoitzeko, haurrengan galdetu eta jakiteko
interesa eta gogoa sortu asmoz (1.go saioa: historiaren inguruko dinamika
bat. 2.saioa: zuzeneko testigantza.) Ondoren, ikasleek beraientzat garrantzitsua
den pertsona heldu bat elkarrizketatu eta grabatu behar izan zuten,
horretarako beharrezkoa zuten materialea utzi genielarik (grabagailuak,
zintak,...). Honela, gazteak transmisio hori baloratzen joan dira, era
berean beraien ‘helduek’ esateko dutena ere entzungai dela sentiaraziz.
Grabaketa guztiak izanik, transkribapenari pausu eman genion, web orrian
jartzeko egin beharreko egokitzapenak burutuaz etab. |
|||||