Bazen Behin proiektua gauzatzean belaunaldi arteko elkarrizketari bide eman, oroimena eta historia hiritartasun proposamen baten ardatz bezala azaldu, norberaren esperientziatik hasita sortu, eta maila sozial, psikologiko eta hezkuntza mailan narrazioak duen garrantziaren inguruan gogoeta bultzatzea izan ditugu helburutzat. Honela, gure proposamena eta jarraitutako prozesua honakoa izan da: Dunboa
ikastetxea
eta Txingudi ikastolaren kasuan, lana burutzeko proposamena luzatu eta
baldintzak, datak etab. negoziatu ostean, ikastetxetako 6.mailako lau
ikasgelatan lanean hasi ginen (2006.eko Iraila eta Abendua bitarte).
Bi saio burutu genituen gela bakoitzeko, haurrengan galdetu eta jakiteko
interesa eta gogoa sortu asmoz (1.go saioa: historiaren inguruko dinamika
bat. 2.saioa: zuzeneko testigantza.) Ondoren, ikasleek beraientzat
garrantzitsua den pertsona heldu bat elkarrizketatu eta grabatu behar
izan zuten, horretarako beharrezkoa zuten materialea utzi genielarik
(grabagailuak, zintak,...). Honela, gazteak transmisio hori baloratzen
joan dira, era berean beraien "helduek" esateko dutena ere entzungai
dela sentiaraziz. Grabaketa guztiak izanik, transkribapenari pausu
eman genion, web orrian jartzeko egin beharreko egokitzapenak burutuaz
etab. |