Nola gogoratzen dituzue zuen txikitako garaiak?
D: Ni jaio nintzen baserri batian, hemendikan ikusten da, San Martzialgo mugan dago baserri hyori, eta baserri hortan jaio nintzen; eta etorritzen nintzen Irunea, Irunen Colegio San Ignacio deitzen zioten ikastola batera eta etortzen nintzen oinez, klaro nire amonak ekartzen zuen esnia, baserriko esnia ekartzen zuen kalera eta etortzen nintzen ni nere amonakin eta nere aizpakin eta geo… beste bizilagun batzuk bagenittun eta etortzen ginen denak elkarrekin. Hamaika terditan ateatzen ginen eskolatik eta joaten ginen baserrira bazkaltzera eta ordubi terditan berriz etortzen ginen eskolara eta geo laut´erdietan ateatzen ginen. Ordu laurden bat izaten genun rekreon o pasaatzeko denbora pixka bat eta klaro, ordu laurden hortan gaixki portatzen baldin bazen ikastolan hizketan aritzen baldin bazen “en la hora de silencio” eta zerak baldin bazituen faltak… “No recreo!!” hori gunun gure zera, kastigua. Oinez, gu aguro etortzen ginen etxetik eskolara, ordu erdi bat o hola.
M: Ni jaio nintzen baserri batean Beran, ni zazpi urtetan hasi nintzen eskolara, aittonak erakutsi zidan irakurtzen eta gero hasi nintzelikan eskolara, nere irakasleak erdaldunak! Eta erran niyon gizon horri enuela joan nahi zeatik frantsesak zirela eta e´nula ulertzen. Azkenean jarri zuten Sor Maria Luisa, ya euskalduna ta harekin hasi nintzen pixkat-pixkat ta gero hasi nintzen ya erdaldunakin… Kilometro´terdi o bi joan ta etorriya, gure eskoltikan baserrira. Ta gaur egun karretera Irunetikan Iruñera doan karreteran dugu baserriya eta goizian joan, bazkaltzera, gero bazkaldu ta berriz ere joan ta gero ilunabarrean berriz ere eskoltikan etxera. Ta primeran ibiltzen ginen, gero karretera nola zenez toki zoro bat, pues beti soka batekin elkarrekin joaten baitgiñen, elkarrekin soka-saltuan pasatzen genun primeran! Ordun etzen apenas kotxerikan, primeran ibiltzen ginen, ta klaro, gero handitu giñeilikan pixkot bizikletakin ta koadrilan joaten ginen.
Ikastolatik zer gogoratzen duzue, ikasgaiak, zegoen materiala…?
M: Pues koaderno pilaka eta gero enziklopedia bat, bazituen lau tema eta dotrina beti, beti! Zazpi urte´erditan egiten genun komunio txikiya erraiten genuana, “Jaun hartzia”, eta “primera viernes del mes izaten genun komuniyoa”, jaunartzera joaten ginen eta jaunartu ta beti erosten gunun txokolate txiki bat eta harekin desaiunatzen gunun eskolara joan, jaunartu ta gero.Bi jaunartze zien, zazpi urtetan egiten gunun jaunartzia “de calle”eta gero hamar urtetan ya “arropa zuriz“.
D: Pues nik e´bai zazpi urtetan egin nuen lehendabiziko jaunartzia eta gero hamabi o hamaika urtetan egitten gendun “comunión solemne” deitzen tzaiona eta nik suerte txarra izandu nuen “comunión solemnen”, “cinco de mayo”, maiatzan bostian zen eta jatsi nintzen baserritik Artiara eta Artiatik lantxa batian, zeatik inundaziyo izugarriya zen Irunen eta lantxa batian joan nintzen baña enintzen ailatu elizara eta klaro ni negarrez…eta kontzejal batek esaten zien: “cállate, cállate, no llores, no llores...” hoi akordatzen naiz beti nola esaten zitten gizon harek! Eta gero egin gendun hilen hamabyian, hurrengo igandian, goizian, posible etzutenak aurreko igandian egin gendun. Eskolan ikasi genun: “religión, historia sagrada, gramática, geografía, historia de España eta ez dakit zenbat gauza gehio…!”
Zenbat ziñaten etxian, zein lan mota egiten zenituzten…?
D: Gu ginen lau senide, hiru ahizpa ta anai bat, nire ahizpa zarrenak zun izena Mari Carmen, ni bigarrena Maria Dolores, hirugarrena Maria Luisa eta laugarrena Jorge eta … denak hilek dire, ni bakarrik bizi naiz orain. Eta guk baserriyan, pues…, nere attak zuen izena Domingo ta nire amak Felisa, eta beti baserriko lana, hazienda asko zittuzten, behiak eta …lan asko egitten zuten baserriyan, eta esne asko saltzen zuten eta esneakin etortzen zien eta ni horregatik etortzen nintzen amonakin eguneo o amakin esnea partitzea etortzen zienian eta bollito bat eosten zigun eguardin joan baiño leno jateko….
M: Bederatzi senide, lau neska eta bost mutil. Lanak?... Gurasoeri lagundu ahalik ta gehina, atxurrakin, segakin, igiteakin… behiak´e bagenitun ta manteitu behar tzien ta gero ahal ala, gorotzak kendu hareri handikan, usayia izaitten zuen terrible! Biño lan egin behar zen ta karretillakin gorotza eraman baratzera ta geo montotzen genun biño egin behar tzen. Orduan etzeon telebistarik eta radioa´re gero denborian… Guk ez gunu goserik pasatzen, egitten gunun lana…, kalian gosea nabaitzen zan, baserria etzutenak gosia?! Agárrate! …. Geonek ere, guk senide mordoxka ginen ta beti izan dugu telak ere, zeatik etzen erosteko telikan, ta askok ezin jantziz, biñon guk bagunun gauzak, ematten gunun monjakeri, ilarrak ta… baserrian egiten zena eta beti ematten zigutten zebaitt ere geo neri truke, moldatu gunun primeran… Bazkaria… babarrunak gorriak gehienetan eta igandetako ta hola txuriak eta noizbaita paella ta arrozakin egina gixatua, konejuak ere egitten genittun, oiloak ere izaitten ziren…, han etzen ezer falta, baña dena lanaren poderez. Erein behar gunun artua, erein behar gunun …dentikan! Lan egin behar zen, ez zen dirurik ikusten a penas! … Gu moldatzen ginen dexente, zeatik aittak eitten zuen lana zentralian, Lesakako zubian hurbilian ta emaitten zuen papelerara indarra, ta ein behar zuen linea zaittu, Lesaka ondotikan Oiartzunako mendia bait zen muga han goi-goian, bazegoen transformadore bat, gaur egun ere badena, Aritxulegi du izena. Ta ni aittakin ibilia naiz txalanta pasia, telefono handi batekin, oain mobilak baitia, baña ordun, sekulako pote handi bat zan eta han joaiten giñan bizkarrian hartu eta txandaka mendira, San Antongo enbalsian barna, ta goitti Oiartzungo gainara, transformadorera eta handik emaitten zittun informeak zentralara, posten bat hautsiya zen, edo…
Gogoan dut, oain bada Lesakatik Oiartzuna bidia, kotxiakin ta joateko bidia, ordun eitten ai zien soldaduak, “Batallón de trabajadores” erraitten zioten, soldadukin, gerratik hartutakoak, “pero pobrecicos! Descalzos, a penas sin poder tapar el culo, sin ropa los andaban después de la guerra” ordun ein zuten bidia, pentsatu nola ein zuten bidia, zenbat gose soldaduak! Oroitzen naiz etortzen zireilikan eskapuan handikan gosiak gure etxe aldera eta sartzen ziren landan eta artua ta patatak gordinik jaten! Gauza hoiek denak ikusitut!
Beraz gerra ezagutu duzue, zer gogoratzen duzue?
M: Tropa etorri zelikan Iruñetik, “reketes”, karlistak eta gero falangistak, ta etorri zen Coronel Beorlegi, Oiartzunen hil zen, tropakin, zaldiyekin nik lagundu niyon hamaika urtekin,… galdetu ziaten nola pasatzen ahal zen… zeatik ein zuten Endarlatzan zubia bota…ta ezin bait zen pasatu Iruñatik etortzen zen tropa ta lagundu niyon pasatzen…
D: Ni gerra onduan gauza gutxi akortzen naiz, guk ez gendun goserik pasa, zeatik baserriyan bagendun gauza guztiyak, guk ez gendun miseririk pasa, pasa gendun pues…, klaro ez ziren oin bezelako gauzak, etzen ez radiorik, ez telebision, ez telefono, ez frigorifiko... Oin bezala ez da, oin ondo bizi da jendia!
Ta frigorifikorik ezean, nola gordetzen ziren janariak?
D: Haragiyak, bueno, egunero erosten zen, astuakin etortzen zieneian esnia partitzera eramaten zuten haragiya o arraiya ere bai, eta bakailua ere asko jaten zen… Txerriyak hiltzen zienen, eitten ziren urdaiazpikua ta txorizuk… Baña kaletarrek ere ez zuten goserik pasatzen asko eh!
M: Tinaja haundi batzuek eta han sartzen genitun idortzen zielikan, haiziakin idortzen zen, txintxilika jartzen genitun eta haiek pixkoat idortzen zirelikan, orduan pixkoat prejitu lenbiziko eta tinajetan sartu ta sartzen giñun erdia manteka, zerriyatik ateria eta oliyoa, ta urte guztiya mantentzen zan.
Ta gerra ezagutu zenutenez, izan al zenuten gertuko norbait hil zena edo frentera joan behar izan zunik?
D: Gure familiyan ez, beno, bat hil tzen, familiko bat, lehengusu bat hil tzen Teruelen, baño eraman tzuten hura…bera obligatuta rekete sartu zen, mutil gazte bat zen eta Teruelen hil omen zen baño bere gorputzik ez dute bilatu, han fosa batian edo bide ixkin batian edo, baño bere senidiak etzuten bilatu haren deus´e.
Leheno aipatu dezu aita enterradore bezela…
D: Bueno bai, nere attari esan tzioten pues juan behar tzuela trintxerak egittera mendira, eta nire atta pues enterradoriak esan tzuen orduan, jende asko hiltzen tzela eta bihar tzuela enterradore bat o bi o hiru. Eta nire atta pues enterradoria, hola bizi ginen. Bueno bizi, etorri ginen batetik bestera, bestetik bestera, baserritik baserrira eta hor beaiek aurrian bizi ginen eta nire atta pues enterradore ibiltzen tzen, enterradoriai launtzen. Eta bueno, guk han ibiltzen ginen, guk geunik itten gendun gure gerra 12 urtetan o 11 urtetan, klaro, itten gendun gerra. Kuadrila juntatzen ginen eta neskak alde batetik eta mutilak bestetik, eta…mutilak oso gaxtuak ziren, eta neskak berriz bastante lixtak ginen nexkak. Eta nola izaten tzen artua, arto landaria, eta arto tartian sartzen ginen gu, eta mutilak etortzen zienian harrika ematen genion. Ta hola ibiltzen ginen, jaja …gerra itten gure modura.
Lehen entzun dizuet miliziano bakoitzeko 5 eh…
D: Bueno bai, miliziano bat hiltzen bazen, hiltzen bazioten zerak, tropa nacionalek, 5 hil bihar tzittuzten zerako, presuak. Biñon orduan 2 miliziano hil tzien ta hil tzittuzten 5, bueno, eaman tzittuzten hiltzera 5, baño batek aldein tzuen. Bazuen laban txiki bat, navajita chiquitita chiquitita, eta bere onduan tzeon milizianuari zzzaz! hartu zion lepotik, eta klaro, justo han bilatu zion zera…
Zaina…
D: …bai, eta allí se quedó. Bera hil tzen, hura, eta zera, presuak, aldein tzuen. Pasatu zuen Bidasoa ta Frantzira juan tzen ta gero etorri zen Españara. Eta haren alaba ere hil tzen, baño nerekin juaten tzen zerara, colegio San Ignaciora. Eskolko launa nuen nik hura, bere, haren alaba. Eta bestiak denak hil zittuzten, beste lauak, presuak, hil tzittuzten.
Ta entzun degu, Mª Doloresek baserria utzi behar izan zuen, bestela erre egingo zioten.
D: Bai, esan tzuten erre in bihar tzutela eta juan ginen beste baserri batera. Ederki ginen beste baserri hartan baño beste itxe batian zagon, klaro, ama birjina izaten tzuten eta ama birjinari jartzen tzioten kandel bat, kandela pixtua zeukaten, ta nola zen abuztua ta bero itten tzuen, leihua irekita zagon, eta klaro han, gu bizi ginen baserrira beira leihu hura, pues pensatzen tzuten kontraseña eta ala, todos a fuera, y hasta el cementerio . Guk 14 behi, eztakit zenbat asto eta bueno…el teatro…
Denak kanpora… Pentsatu gaur egun esaten digutela etxea utzi behar dugula, eh? Eta eztaukagu astorik eta behirik, eh? bainan, zenbat gauza hartu nahiko genituzke etzetik, ezta?
Eta Maritxuk ere kontatu digu egin tzutela kuartela, ezta?
M: Bai, erran behar nizun…nire anai zaharrenak, 36ian gerra, ta zen 38. Ta behin hartu zuten tropan hartu zuten zaharrena. Ta Lesakatik hasi zen telefonoa paratzen Oiartzun aldera. Eta oroitzen naiz egun batian torri zela gaxotua zertik bere lagun batek, gauza pollit bat botatzen diote, postian gañian zagolikan… ¡mira qué cosa más bonita, toma! Ta zen bonba bat. Lehertu ta bizkarra gaxotua torri zen, alkandora dana zulatua…pues pentsatu… Ta sendatu zen, klaro, biño gero ioan behar izan tzuen tropakin. Eta bertzia re bai, beste anaia. Pixkat espabilatua baldin bazen, ematen tzion sarjento tituloa, eta beti izandu zen “soldado-raso” bañon haundia, ta bigarrena soldado-raso. Gerra geldittu ta gero ibili ziren Teruelen barna biyek, bi anaiak, aski hurbil. Ta eurek etzekitten hurbil zirela, biñon idazten ziguten itxera eta bazekigun non zagozten, hurbil zagozela, gu mapari beira aber non zagozten anaiak. Eta gerra geldittu zenian erran tzioten izan nahi tzuen guardiazibila, ta berak etzula nahi hori ta…
Eta aipatu duzu ere Bidasoa alde bat eta bestea, eh…hemen asko entzun izan da kontrabandoaren inguruan. Esplikatuiezu, beraiek agian kontrabandoa ezuten bere hortan ezagutu. Nola izaten zan, o ze…?
M: Ni neonek astetan ioanketu nintzan. Orduan mendiyan ahal giñun bizala pasatzen ginen..ze, 12 bat urte izanen nittuen. Ta ze gauza, Frantziyan ere ogi falta izanen tzen eta juaten ginen Alzola bada, Larunen, han erreka aldera, uain e segitzen du harek, ta Oletatik juaten ginen, Frantzitik 3 do 4 nexka ogiya ekartzera, eta nola jendarmiakeri beldurra genion pues kenduko ziguten ogiya. Ta lehen ioten tzena aurrian aulkirik gabe, haiek eramaten tzuten holoko makila ta puntan bandera bat, bueno hori, oihal bat lotua ikusteko, ta hua ikustian cuidáu , gu gorde, ta hola ibilikatu gara.
Ta gaur egun ogiya edozein lekutan ta zenbat eratakua ez? Ba lehenago joan behar tzuten hareaino ogia erosteko ta…
M: Eske ematen du pelikula bat, eh?
Ta ez ta pelikula, eh? Emakume hauek guzti hori egin behar izan dute. Gaur egun esaten digunian amak edo aitak, “ jun tzaite ogi bila” , ze, askotan, “ jooo ez dakat gogorik” , ez? Eta etxe azpian gainera, eta gainera zenbat ogi klase, eh? Zenbat aukera…
Ta esaten zenun Mª Dolores, talua jaten zenutela.
D: Talua bai, baserritan talua jaten tzen, bueno baserritan ta kalian ere bai, talua ta esnia. Oaiñ talua… un lujo da zenbait lekutan, talos con chorizo.
Ezagutzen dituzue taloak nola festetan atertzen diren? (haurrei galdezka) Ba beraiek aspertu re egiten ziren taluakin ba…
D: Neri gustatzen tzaiten asko, talo ta esnia.
M: Artua ekartzen gunun Endarlazara, bihorrakin ioaten tziren errotara, hartzen ziguten zakua artoz, gero irina erainten ziguten, ta irina zen ona zerriyakeri ta ematen geniyon berdurakin ta nahasiya, ta dentako.
Eta…estraperluan ze gauzak pasatzen ziren? Gaur egun igual kontrabandoa entzuten dugunian, ba ikusten dia telebistan, edo droga kontuak, edo armak edo horrelakuak, bainan hemen beharragatikan izaten zan gehio, etzeuden gauza batzuk, bestaldean…
M: Denetik hartzen tzen…
Ze gauzak? Pixkat jakin dezaten nolako gauzak pasatzen tziren kontrabanduan.
D: Kontrabanduan pasatzen tziren personak ere bai. Asturiano asko pasatu zituzten, escapantes deitzen tzioten, eskapo itten tzutenak, Asturianu asko baziren beiñpein, de los pasantes deitzen tziotenak, haiek pasatzen tzittuzten gizonak. Eta kontrabandixtak? Kontrabandixtak pues klaro, Frantzitik ekartzen tzuten gauzak eta Espainitik eamaten tzuten gauzak Frantzira. Lentejak! Lenteja eamaten tzuten zakuka! Oiartzundik…
M: Eske Frantziatik sartu zen gerra, eta hemengon ondotik hasi zen… Oroitzen naiz batian, ikusi nittun espartziñak hola pilaka eta Frantziara eramiteko ziren. Itten tzuten truke zerbaitena, zertik izandu zuten hamen gerra sartua, Alemanak ere izandu ziren hemen barna, eh klaro, pues hori. Dantzarinean barna in tzuten el cuartel general . Amerikanuak ere… orduan ikusi non lehenbiziko pollo congelau , oilasko konjelatua, orduan ikusi non lehenbiziko, Amerikanuak ekarriya Amerikatik. Alemanak ere egondu ziren, hasi ziren…denbora haietan izaten ziren minak, gure auzotikan ezkerraldera eta hasi ziren Alemanak bainon…bastante biñon kantidade ttikiyak ta etzuten segittu…de azufre, plata…hiru gauza gehigo, biñon ya mina hura…hierro. Pintura ere bazen, beste mina bat de pintura.
D: Gure baserriyan bazien 2 mina, mina de hierro eta mina de hierro hartan ateatzen tzen ura, ura…itturriya haundiya atetzen tzen eta oraindik ura han dago eta ordun ur hartatik eaten dugu, baserritik eamaten dugu partia eta handik hango deposito bat eta ura hura. Eta bestia zen sufre, baño hareri deitzen genion mina zuriya eta harek ere bazuen itturriya, baño in tzen…zerbaitte pasa zen beiñpein eta in tzen sufre itturira pasa eta geo etzen posible eratia. Eta lehendabizi utzi zuten eatetik behiak, behiak eaten tzuten itturri hartan, aska bat bazuten ta han eaten tzuten behiak eta behiak juaten tziren hara ta etzuten eraten, eta orduan pentsatu zuten, oi, zerbait badu ur horrek , ta eaman tzuten farmazeutiko batena examen egitteko, eta klaro, sufre zeukan urak. Baino behiak, animaliyak personak biñon listoguak dire, bai bai, askoz gehio dakite. Gue itxian badao txakur txiki bat, trumoiak hasi bainon lehenago, galdu da zakurra…non ote da zakurra? Non ote dute txakurra? Bazter guzitan ibili ziren txakurran bila ta txakurra etzuten bilatzen, bueno, ya aparecerá, ta juan tzen ohira. Zegon ohiyan azpiyan! Eta gauian trumoia gero! Bira eh? nola dakitten… Animaliyak asko dakite.
Eta neska-mutil hauen adina zenutenean, ze jolasak egiten zenituzten, zertara jolasten zenuten? Ze gogoratzen duzute?
D: Eskolan?
Bai, edo lagunartian edo…zeintzuk zian zuen denborapasak? Lana egin behar etzenutenean…
D: Soka-saltuan, bat hori, bestia al toco , eta… pasemisi, pasemisa, por el puente de Alcalá , hori ere bai, eta gero caracol, hori azkeneko egunian egitten gunun.
Gaur egin telebistak, pelikulak, bideoak eta danetatik daude eta zuek, zinera juteko aukerik edo?
M: Etzagon zinerik, plana dantzan. Banda izate tzen, ahal tzen bizalakua, biñon banda, eta han dantzara ioaten ginen.
Eta bestela hondartzara eta horrela?
M: Oroitzen naiz bizikletan gure lagunak... Bagenittun herrian lagunak, gu baserriyan bizi ginen, gu artoiorran, artua ioarratzen, belarrak kentzen artuakeri, ta haik bizikletan… ¡uuii! ¡A la playa vamos! nexkak gure lagunak… ¡todos los demás en el tren han ido! Asike pentsatu, gu ere etorko ginen gustora, biñon…haik ezbaitzuten lanarik! etzuten artorik! Pues guk bagenittun ta iorratu behar tziren gero emateko granuak.
Osea lana egin behar tzenuten. Hondartzar joateko denboraik ez. D: Pues Irundik Hondarbira juaten ginen gu tranbiasen. Atetzen tzen, orain nola dago hor aparkamiento San Juan inguru horretan…ta Paseo Colondik juaten ginen Hondarbira tranbian, klaro. Gero jarri zuten autobusa. Biñon tranbian juaten ginen ta juaten ginen pues zera, hondartzara, ta regatak zienian, regatatara. Gero barkua hartu Hondarbiyan, eta Donostira regatak ikustera. Hori, 14 bat urte nittunian o.
Mª Dolores, gogoratzen al tzera zenbat diru balio zun tranbiak?
D: Con una pexeta, me sobraban 20 zentimos, jajajaja…
Gaur egun euroa izango lirateke 166 pezta, ta gaur autobusak euro 1 gutxinez balioko du. Ba pezeta batekin 20 zentimo sobratzen zitzaizkion.
D: O gehiogo igual!
|