| |
A:
Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua
(...)
A: Zer uste duzu aldatu dela... lengoaz... lengo bizitzaz eta, zer
aldatu da?
B: Gauza ainitz...
A: Gauza ainitz?
B: Ainitz ainitz ainitz
A: Bai?
B: Bai.
A. Gero baita ere, nolakoak ziren lengo jostailuak?
B: Gu baserrian bizi ginen.. Auzorik ez, urruti gintuen...eta....etxean
ibiltzen ginen eh...kazu zar bazuekin
A: Bai...
B: .. eta deus gutxikin.
A: Anai... anai arrebak bazenituen?
B: Bai ... bost
A: Bost? A ver..
B: Si...
A: Zenbat urtekin hasi zinen lanean?
B: Ni?...Hemezortzi urtekin...
A: Hemezortzi, bai? Eh...zure garaian ikasketak zer nola egiten
tziren eta nora joan behar zen?
B: Ni Sarako eskolara...
A: Bai? Ta... geo handikan lizeora eta ¿?, Saran ere?
B: ¿? haunditan eskolan ¿?, ni hamalau urtetan eiten
nuen eh.... zertifika...zertifika zertifika, eztakit nola esaten
den.
A:¿? bale...
B: Hamalau urtetan pasatu nun hura, eta gero ¿? eh
gelditu nintzen.
A: Ah...eta... gerra garaian nun egon zinen?
B: Ni? Saran.
A: Saran?
B: Saran bai
A: Gerra garaian zure herrian izan al ziren konbateak?
B: Ez ez ez...
A. Gero eh... gerra bukaera zer zen zuentzat?
B: Gerra bukaera?
A: Gerraren bukaera zer zen zuentzako?
B: Guk... gutxi ¿? genuen.
A: Bai?
B: Baserrian bazen jatekoa eta... ¿? pixkat eiteko.
A: Bai?
B: Bai.
A: Ea... gerra eta gero... bazenuten jatekorik?
B: Bai...
(...)
|
|
|
Mikel
eta sorgina
Bazen
behin, Sarako herrian baserri handi handi bat. Han Amunarri familia
bizi zen. Gerra garaia zen. Baserri horretan hamabi pertsona bizi
ziren, zortzi haur eta lau guraso. Haur txikiena mutila zen eta
Mikel izena zuen. Oso bihurria zen, egia esan familiako bihurriena.
Beste guztiak neskak ziren. Mikelek bederatzi urte zituen. Berak
eta bere aitak egiten zuten lan gogorrena eta Mikelen arrebak haietaz
trufatzen ziren.
Egun batez, Mikel egurra bila joan zen basora eta han militarrekin
topo egin zuen. Mikeleri esan zioten:
- Zer egiten duzu baso honetan, gerra garaian debekatua da basoan
ibiltzea!
Mikelek erraiten du:
- Baina nere arrebek behartzen didate egur bila joatea.
Militarrak erantzuten du:
- Zenbat urte ditu zure arreba zaharrenak?
- Hemeretzi urte ditu.
- Orduan bihar ekar ezazu hona. Bestela gure morroi bihurtuko zara
betiko!
Ezer esan gabe Mikel joan zen. Etxerako bidean Mikel pentsaketak
egiten ari zen. Berak ez zuen nahi bere arreba Izaskun militarrekin
joatea eta ideia bat bururatu zitzaion. Bere aitak, mendian, nahi
zuen pertsonan bihurtzen zen sorgin bat bizi zela esan zion. Orduan
Mikelek bere bila joatea erabaki zuen.
Biharamunean, goizeko hiruretan, zaku bat hartu eta sorginaren bila
joan zen. Bi ordu ibili eta gero kobazulo batera iritsi zen. Han
idatzia zen: "Mari-lapiko sorginaren etxea". Mikel barrura
sartu eta erran zuen:
- Mari Lapiko, Mari lapiko, nun zaude!!
Bere atzean sorginak erantzun zuen:
- Hemen nago Mikel!
Mikel itzuli zen eta esan:
- Zure laguntza behar dut nire arreba salbatzeko!
Sorginak erantzuten du:
- Zure arrebak ez du merezi nik salbatzea, ikusi duzu nola tratazen
zaituen.
- Bai, baina nik maite dut, mesedez lagundu, nahi duzuna eginen
dut! Mesedez!
- Ados, lagunduko zaitut, baina goizeko zazpiak arte nere menpe
zaude eta nik nahi dudana egin beharko duzu. Gauza bakar bat gaizki
egiten baduzu ez duzu inoiz berriro zure familia ikusiko! Ja ja
ja!
Mikelek baietz esan zuen.
Hogei minuturen buruan, Mikel janaria prestatzen ari zela Mari-Lapikok
zera esan zion:
- Mikel, bainu bat prestatu eta garbituko nauzu!
Mikelek janaria prestatu eta gero, bainua prestatzera joan zen.
Beretzako nazkagarria zen sorgina garbitzea, hala ere egin zuen.
Zazpiak jo eta Mikelek bere plana azaldu zion. Sorgina neska eder
ederra bilakatu zen. Militarren aurrean zenean Mikelek zera esan
zuen:
- Hemen duzue nere arreba Izaskun!
Baina militarrak hitz bat erran baino lehen sorginak erran zuen:
- Hilketa-hilketa!
Eta militarrak hil ziren. Geroztik Amunarri familia oso ongi bizi
zen. Eta ez zen gehiago militarrik herri hontara hurbildu. Sorgina
oso ezaguna bihurtu zen.
|
|