Alba Aranguren Alba
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

(...)
B: Attona naiz, hau da eh... Anaren oi.. Albaren ama Ana da ta ni naiz Luis Mari Elosegi. Nere aita zan Periko... Nere attona zan Poli, berez Polikarpo. Eh...ordun honen historia kontatuko degu. Hau jaio zan mila zortziehun ta hirurogeita hamabian eta ... Tolosan jaio zan. Bere aita ere Tolosan jaio zan, baño aurrekuak herri txiki batetik etorri zian, Tolosa ondoko herri txiki batetik. Gaztelu eta Lizarzatik pasa zian, baño berez.. Elosegi etxea, Gaintza, Gipuzkoako Gaintzan dago. Ta handik atea zien mila seiehunean edo inguru horietan. Ba eh... familia... garai hartako familiak bezala, jende asko ziran eh...eh... anai arreba asko ziran eta batzuk gaztetan hiltzian. Um... gutxinaz hiru edo lau hiltziran, eta gaiñeaeo gauza bitxia gertatzen zan. Ordun ume bat hilten zanian haren izena bigarrenari jartzen zioten, beste bat jaiotzen zanian jarri ziyotena. Ordun familian bazeuden eh... bi...Joakin, bat hila ta bestia bizi zana, eh... bi... Antton, bata hila ta bestea... eta... abar. Bueno... Bere familia um...ordun zea... dendariak zien. Dendaria zan hoien aita. Tolosan bizi zan. Denda... eztakit ze.. saltzen zuten, baño ni uste denetako... denetako gauzak edo. Bai, ordun... denda espezial espezializatuak etzian izaten. Eh...anai arreba asko zirala... Anaia asko ziran... baño eh... orduan aita eh.. haien aita Joxeleon Elosegi ¿? ehizeko ezberhar batian.. hiltzan. Bere lagun min batek eh... eskopetaz tiro batez hil zun. Eta ordun gelditu zian ba...eh... Zarrena mutil eh... anai zarrena Antton zan eta izango zitun hamazazpi urte ta bestiak oso txikiak. Eh... bañan nahiko suertia izan zuten. Beren lengusu bat txapel fabrika zeukan eh? "Boinas Elosegi" fabrika eh... bai fabrika eh... nahiko esana dana, eta hartu zitun, hartu zun anai zarrena empleatua bezala. Ta gero sartu zan beste anai bat, eta gero... gure, nere attona Poli. Hau da eh... istorio hontako...eh... protagonista, eztakit izango dan hori... Bueno, a ver, nola gelditzen da?
A: ¿? pausai
B: Ordun nere attona Poli oso gaztetan sartu zan fabrika batian eta be... bere bizitza osoan han lan da... lana egin zun. Eh.. empleatua zan baño eh... dexente irabaziko zun eh.. seguruna eh? Etzan aberatsa sekulan izan baño ondo... bizi izan zien danak.
Nola zan bizitza ordun? Ba...eh... ordun Tolosan hiru zea.. ¿?. Hasten ari zan, txapel fa... txapel fabrika... alde batetik. Gero papelera asko, ordun...sortu ziran eta... herriko jendea fabriketan lana iten zun. Eh... batzuk. Ta besteak noski dendariak eta ziran. Esan ber da bestetik Tolosa e... oso nekazari... eh... . Tolosa inguruan herri txiki asko daude ta danak Tolosa juaten die. Herri txiki hoiek danak nekazariek zien, baserritarrak, gure... attona eh.. asko maite eh... maite zun...eh... maite zitun herri txikiak eta...baserritarrak. Eta garai hartan badakizute euskaraz, euskeraz hitzeitea oso... etzan etzan ondo ikusten. Eh... arlotiak bezala edo gixajuak bezala. Baño gure attonak beti euskeraz hitzeiten zun eta lagun... lagun asko zitun baserritan... . Baserritan asko ibil.. ibiltzen zan. Eh... gure aitona eh... Gipuzkoako fotografo edo argizkalari... argizkalari esate al da? Eh... lehenbixita... lehenbizitakoa izango da... Eh... fotografia asko ditugu beriak, ba mila eh...mende hasieran, mila...beatziunekoak eta...berak ateriak... Batez ere mendin asko ibiltzen zan eta badago bat mila zortzirehun eta la larogeitamaseikua Txindokiko puntan. Bere makinak... foto makina, garai hartako foto makina gañea, eh...gutxinez lau ero bost kilo pixatuko zitun eta txindokiko puntan ateria... Esan behar degu baita ere baditugula fotografiak ez berak iñak... eginak noski, bañan badegula fotografiak. Nere attonaren aita..., aita... eh... leno esan det eh...ehize istripu batez eh...hiltzela. Eta haren fotografiak baitugu, hila ez ezeonian, eta familia alargundu... zenien, bere ama familia osoakin, gure attonak ba hamabi hamabiru urte zituela.

TROLL-A

Bazen behin familia bat oso aberatsa, ia mundu osoko aberatsena. Haien izena ELOSEGI zen. Bir-bir aitonak Polikarpo izena zuen, baina denek Poli deitzen zioten. Bir aitonak Periko izena zuen eta denek Periko deitzen zioten. Aitonak Luis Mari izena zuen eta denek aitona deitzen zioten. Aita bat zegoen Juantxo izena zuena, baina denek Juan deitzen zioten. Denak ziren mutilak.

Poli eta Perikok oso gazteak eta indartsuak zirela pentsatzen zuten eta askotan umeak bezala portatzen ziren: lokatzarekin jolasten ziren, Troll-etara... baina gehiena gustatzen zitzaiena Troll-etara jolastea zen. Beti jolasten zuten Troll-etara: batzutan Periko zen Troll-a eta besteetan Poli.

Behin aitona eta Juan zaldiz ibiltzera joan zirenean Troll bat agertu zen Periko eta Poliren aurrean. Polik esan zuen:

- Goazen, Periko, gure egurrezko ezpaten bila, horrela lortuko dugu hiltzea!

Ahal zuten bezala korrika joan ziren ezpaten bila, baina bapatean ahots bat entzun zuten:

- Ondo zaudete?- Juan zen ametsetik esnatu zuena...

Handik aurrera gehiago jolasten zuten Troll-etara. Baina egun batean benetako Troll bat etorri zen haiengana. Poliren urtebetetzea zen, 429 urte betetzen zituen. Eskatu zuen gauza bakarra benetako Troll bat izan zen. Juan-ek eta aitonak esan zioten ezinezkoa zela eta beste zerbait eskatu behar zuela: tximu bat, kanikak... Baina Polik troll bat bakarrik nahi zuen.

Bere urtebetetzea baino 3 egun lehenago Periko etxetik joan zen Troll baten bila. Etxean nota hau utzi zuen:

Familia maitea:
Troll baten bila joan naiz.
Poliren urtebetetzean etorriko naiz.

Periko

(ez zuen oso ondo idazten, 103 urte zeuzkan...)

Bere familia oso kezkatuta zegoen, 3 egun pasa ziren eta Periko ez zen agertzen. Poliren urtebetetzerik txarrena izan zen. Orduan, egun batean oso gaixorik jarri zen eta juxtu hil behar zuen momentuan Periko etorri zen (ez zuen Troll-ik ekarri). Poli hain pozik jarri zen bat batean sendatu zela. Handik aurrera oso ondo bizi izan ziren.

 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.