Ander Azurmendi
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

(...) A: Ta bio... uste dut bihurrikeriak len... hola... asko egiten zirela. Ta zuk horiek bizi duzu? Bihurrikeriak?
B: Ba, nik bihurrikeriyak... eoten zian ne herriyan eh... bi mutil, hiru, han eh... Turilloren etxin. Ta han ibiltzen ginen alkarrekin. Total, ta egun batien Meñarro esaten ginon mutilai, ni baño gaztego, ni miñon bat oro bi gaztego, ta hartu zun harriye ta da!!! Nei jo zin bekainen, ta dena odolez... Ta Mamikelak, Maria Mikaela, mamikelak esan tzuen: "Oi...!Zeinduzu? Ze in duzu horrek? Hori hori hori da... hori da gaiztoa! Etorri, etorri, sendatuko dizut". Sartu ginen gure sukaldera ta ur hotzakin garbi garbiye in tzoten, eta geo trapu bat jarri ziguten ta hantxe sendatu nintzen. Ta geo mutil harrek ibitzen tzian eh... txitak lurrin eh... ibiltzen zian. Han tzan erreka bat, gero itxi in tzuen. Gu egoten ginela errekan, yoaten tzan beti eh... bixtan, ta txitak hara joaten zituen. Hanka, hankan jota kentzen zitun, bota eta hiltzen tzitun ta geo hartzen tzon makila bat ta atatzen zitzon tripa guztik kanpora txitai. Eh... ta beak etzutze... Bueno... ze ikusten ginuzken mutiyekin...
A: Ta berak bihurrikeriyak eiten zituen, baña zuek?
B: Ba guk haikin batea! ¿? ne ahizpak ?¿ galantak sukaldien. Ba guk bakizu, gu jarten ginen, da ne ahizpak esaten tzon: "Eh... ama etortzeako garbitu armario hau ongi, sukaldekua" ta kao, esaten non "Oi... hor gauza asko zeon neska, kontu handi de...". Eta ginun oilyoa, litorko oliyo hori kristalezkoa, nik ikutu nuan ateyan ta 'klink!', ta akabo oliyo guztiya, oliyo guzi lurrea. Geo ama etorri zan ta biyok eskapo... eskapo in ginduen. Eskapatu ginen ta... ateyan ondun sartu aitte, etorri zan da "Ze iten dozue hor be?" " Ba ez, ba..." Ama ata zan da "Oi ¿?... botila oliyua ta oin afaltzeko ere eztakau oli... oliyoik!". "Bueno bueno bueno, konponduko ga, konponduko ga." Sartu ginen eta bueno amak e zaplastekoe eman tziun biyai... han ibiltzen ginen...
A: Ta zu, hola herrira eh... jende ezezagun edo beste aldeko jendea edo...
B: Bai...
A: ... jipiak edo holako gauzak...
B: Jipiak ez, ijituak etortzen tzian Hernanitik eta barreñeitan sartzen tzuen halako txingarre haundi bat burniya, eta han perolak eta konpontzen zituen. Ematen tzozkon eh... saski haundi batzuk eta hark konpontzen tziton perolak. Ta geo ematen tzozkon ba tapak, labia ta denetatik, ta hantxen bertan sartzen tzuen eltzian, ta hantxen jartzen tzuen batea... . Dena ¿?, dana egosita.
A: Ta nola esan duzun ijituai buruz, baña ez duzu gero hainbeste komentatu...ez...
B: Bon, eh... ginoen nere ama, nere ahizpa eta ni. Ama zeon gaxo buruko minakin baña jarrita zeon sukalden. Ta etortzeia ijito batzuk eta zeuden kaponak eskatzien eh... eskarbiyan onduen. Kaponak zeuden han eta... eh... ni jun nintzen eh... hori..., bi molde eske ganbara... . Eta nere ahizpa eh... engañatu zuen ta bialdu zuen aldamenea aber sagarrak bazuzkuen saltzeko esatia. Eta... jun tzan ta, gona handi haikin ta, hartu kapoie ta gona azpia! Gona azpin, baño nere ahizpak entzun in tziyon ta atera zan ta esan tzion: "Tire usted ese capón ahora mismo al suelo, eh? Sino le llamo a la Guardia Civil!" "Que no te... te cogido, tu has cogido?" Benga, dale biyek ta azkeneako... seo ittota atara zan han hura. Ta geo ne ahizpa etorri zan ta "Verdad que hay una golde?" "No se... no se... " "Tú, tú has cogido" nik esaten niyon, "Tú has cogido tú, ladrona!" . Bai, ta horixe pasatzen ginuzken. Geo juten zian ijituek eta han asko, eh? Ta...gure herriyen ibiltzen tzien asko kanpoan telleiten, teleie zanen. Tellek iten zinuzken garai batien, tellek. Hor... juten tzian ta han gelditzen tzian. Ta geo etortzen tzian egunez ba... Lizarragara eta harrapatzen zituen oilok eta harrapatzen zituen guztik. Gurea utzitzen tzituen, harrapatu ta uztitzen zituen,a sis que... hoikin hola ibiltzen ginen beti. Ta geo eh... gure etxen onduen, txoko honei eh... oilo bat ostu ziyoen txuriya ta etorri zianik garraxis haik ostu zuela ta... esan tzunen "Si no eres de aquí le llamamos a la Guardia Civil!" ta jun tzian, mar marrian. Eh?... nahi tzitunak esaten...
(...)

Lertsunditarrak eta ijituak.


Lizarragako herrian familia pobre bat bizi zen. Bere abizena Lertxundi zen. Egun batean familia mendira joan zen eguna pasatzera eta ijitu familia batekin topatu zen. Lertsunditarrak ez zituzten ijituak maite, orduan korrika bizian ihes egin zuten.

- Beharbada ez dira ijitu arruntak- esan zuen familiako batek.
- Bai zera, arruntak eta gainera lapurrak, ijituak guztiak bezala.- esan zuen besteak.

Baina oker zegoen, ez ziren lapurrak ezta kanpotarrak ere, jatorrak eta euskaldunak ziren.
Hurrengo egunean mendira joaterakoan berriro ijituekin topo egin zuten. Ihes egiterakoan ijitu batek honela esan zien:

- Mesedez ez izutu zuen, lagunak izan nahi dugu.

Lertsunditarrak harriturik geratu ziren eta batek zera galdetu zion:

- Euskaraz al dakizue? Non ikasi duzue? Noiztik hitz egiten duzue?
- Betidanik, gu euskaldunak gara- erantzun zion ijitu batek.

Lertsunditarrak eta ijitoak lagun minak izan ziren betirako.

 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.