Bárbara Suso Tortosa
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

(...) B: ni... San pedrotik, han jaioa naiz.
A. zertan lan egiten tzenuen?
B: fabrika batian e... Pasai s Antxon eta gero o... Añorgan.
A: Nola zen lengo bizitza?
B: Zaila xamarra, zortzi... anai-arrreba ginen eta aita zen arrantzalea.
A: nola izan tzen guda?
B: guda e e.. ez nuen ezagutu, guda ta gero jaio nintzen baño... a e a nere ama estaen... esaten esantzidan e... e oso gaizki e... janaria eta gauzak lortzeko oso gaizki eta... gose asko zegoela.
A: zer uste duzu aldatu dela?
B: bizimodua asko.
A: nolako jola a jolasak zenuten leno?
B: ba jolasten genun askoz gehio kanpuan kalean, e... jolasa guziak kanpuan ziren eta askoz hobe, a oain, oraingoan denak itxe barruan eta... gaixki xamar zertikan a... ordenadoreak telebistak kentzen du... jolas asko.
A: zer zenuten jolas bezala?
B: ba jolas bezala genun e... kanikak, soga... b bueno soka... e... txibak... e... diabloa, hule hop... gero eskonderites...e... eta gero ibiltzen ginen askomendiyan e... um... (atea jotzen dute) kulumpioak egiten genun...
A: zer da gustatzen zaizuna lehengo garaian?
B: ba gustatzen ziztaidan asko korri egitia... eta nahiko ona zi nintzen e... irabazten nuen ie... mutiyei re bai.
A: nola ziren gelak lengo garaian?
B: ni eskolan en... gutxi ibiyinintzen, hamalu urte arte bakarra, bañon e gelak ziren haundiyak eta e... ume askokoak.
A: umeak zeuden separatuak?
B: ba bai, i... zegozten gela batian... neskak eta beste gelan mutiyak.
A: zergaitik?
B: ba... esaten zuten... nahastuak e... ba... txarra zela, mutiyak muiyakin egon behar zirela eta... ie... hitza itea zela pekatuanak eta horrelako gauzak.
A: orduan gaizki pasa zenuen lengoan?
B: ez ez, e bueno gaizki... nere etxean ez zegoen giro oso ona eta... ordun ba... e txikitan gaizki xamar. Bañan bestela... kanpoan jolasak... jolasten genun asko.
A. Eta ama ta aitarekin yoaten tzineten mendira?
B: ba normalki ez... normalki in... bizitzen ginen menditik oso hurbil, ordun ba... ibiltzen ginen asko mendira mendiyan bañon taldeka joaten ginen, e... auzoko um... auzoko umeakin.
A: orduan etzineten yoaten e mendira?
B: bai, mendira joaten ginen, mendira joaten ginen hartzera makiyak egiteko heziak eta arkoak eta e... ezpatak eta... um ibiltzen i ibiltzen ginen generok?¿? e... jolastera eta ordun behar genun eta... gauzak eta... bai mendiyan asko ibiltzen ginen.
A: leno yoaten zineten herri batetik bestera...
B: joaten ginen autobusakin, baño bestela... bestela etzegon beste... beste... erara joateko, zeatik orain bezala e... kotxeak ezegozten. Nere itxian behaintzat kotxeak ni ez nuen e e... txikitan eztare txirrindak!
A: bueno, orduan zaila zen lehengo garaia...
B: bai bai, neretzat bai.
A: nahiago duzu oraingo garaia?
B: m... ba nik pentsatzen dut baietz, eh? Oso gogorrak izan zirela... eta... nik pentsatzen dut askoz errexago orain dela bizitzeko lengoak e lengo lengoak baño.

Maria Luisa izena dut. Pasai San Pedron jaioa naiz eta 57 urte ditut. 8 anai arreba gara eta ni bigarrena naiz. Nire aita arrantzalea zen eta galiziarra. Nire ama Altzakoa. Gure etxean euskeraz egiten zen nik hamar urte eduki arte, nire amaren aldeko aiton-amonak gurekin bizi zirelako. Haiek bizi ziren bitartean euskeraz egiten zen, baino hil eta gero, aitak ez zekielako, eskolan debekatua zegoelako eta kalean belarri motza deitzen zizutelako, etxean galdu egin zen. 14 urterekin lanean hasi nintzen fabrika batean, eta han egon nintzen ezkondu arte. Ezkondu eta gero Irunera etorri nintzen senarra hemengoa zelako. 2 seme-alaba ditut. Beraiek jaio zirenean erabaki nuen euskera jakin behar zutela eta aldi berean senarrak ere ikasiko zuela. Eta hala izan zen. Gaur egun etxean euskeraz hitz egiten da.

 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.