| |
A:
Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua
B:
Eunon Ekaitz!
A: Da esateko eh...
B: Galdetu...
A: Galde... galdera batzuk ingo dizkizut...
B: Bai
A: ...ikastolarako, ados?
B: Bai
A: Len eta orain zenbat aldatu den yakiteko. Bon..eh...leno zuen
eh... zuen etxea edo baserrian zenbat bizi izan zineten?
B: Eh... baserrian?
A. Bai...
B: Atta ta ama ta ni.
A: Hiru?
B: Ez bi... anai zen ta gainea aitekin.
A. Ados...eh...zuk ze lanbide egin duzu?
B: Ze lanbide iten nun?
A: Bai
B: karrozeria idiyekin...¿? bazala.
A: Eta...arrantzalea izan zara?
B: Bai gero...neu arrantzatzen ibili naiz, denbo gutxin eh? Baña
ibili naiz hartan ere.
A: Ta gauzak ?¿ pasa zaizu?
B: Hori itxasuan bai... ez ¿?.
A: Eh... eta... nola... nola bizi zineten leno?
B: Han eh... leno itxeko gauzakin, zerriya jan ta nahiko ¿?
in ta talua.
A: Ta...ez en ogirik ez?
B: Ogiya bai abetsantzat!
A: Aberatsantzat?
B: Ta aleman denbora etzen ogiyik, ze ginan bakotxak ehun gra...
berrehun gramo ogi.
A: Bakotxak berrehun gramo?
B: Ogia egunian...
A: Jo...
B: Dena zen razionatua...
(...)
|
|
|
GERLA
Bazen
behin nire aitatxi. Bere aita gerlan kartzelara joan zen. Orduan
berak ez zuen etsi eta bere aita bisitatzera joan zen kartzelara.
Bisita garaian poliziari giltzak erori zitzaizkion eta Antonio,
nire aitatxi, korrika joan zen giltzak hartzera. Gero bere aitari
eman zizkion. Gero, gauean Antonioren aitak ateko giltza bilatu
eta atera zen eta besteei ere ateak iriki zizkien. Denak atera ziren.
Baina kanpoko atearen giltzarik ez zuten. Orduan denak batera atea
hautsi zuten. Alarma jotzen hasi zen eta polizia guztiak esnatu
ziren. Bidean auto zahar bat topatu zuten eta hor joan zen nire
aitatxiren aita. Poliziak atzetik zituzten baina patatak eta harriak
botaz auto batzuk hautsi ziren. Aurrera segituz Antonioren aita
bere etxean gelditu zen eta denak negarrez ziren. Galdetu zuen:
- Zer
pasa da?
- Nire anaia hil dute.
- Nork?
- Soldaduek.
- Eta ama?
- Ama gaixorik dago.
Eta
hurrengo egunean ama sendatu zen. Eta familia osoa pozik bizi izan
zen eta nire aitatxi oraindik bizirik da.
|
|