| |
A:
Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua
(...)
A: Eh... ze urtekin... eh
bukatu zinun ikastola?
B: Hameka urtekin, hameka urtekin
A: Eta zer lanbide egin zinun hameka urtekin...
B: Ah! Ordun bakizu, etzen kamionik ez, idiyakin izatin hondarra
atetzen playan.
A: Ah... eta...
B: Eta... idiyekin ¿?.
A: ... eta bazinun anai bat?
B: Bai, hura alemanek hil zuten.
A: Ah... gerran hil zuten?
B: Alemanek hil zuten hura. Bai..
A: Ah... eta...
B: Geo... eh.. geo hemeitzi urtetan, hogei urtetan geo soldau fan
nintzen, soldado..
A: Eta eh...
B: Alemanien... ta hau alemanian ongi nintzen... general baten txofer
nintzen. Agitz ongi nintzen, ta harek erraiten zun beti: "Vous
les basques, vous avez quelque-chose dans le sac... Qu'est-ce-qu'on
a dans le sac? Vous êtes des contrebandiers." "Oui,
mais les contrebandiers basques c'est pas comme les contrebandiers
de l'est... on dit 'alter adouane'..."
B: Zu... eskolan asko ibilia zea ta ni batez! Eh... zuk esan zuk
erraitia zer den kontrandista, eskolduna, eh? Etzakit. Ta nik erran
nion: "Qu'est-ce-que-c'est?" Ta zer da? ta.. da... "Un
ocurrent de l'Etat."
estadun konpetentzi iteuna kontrabandista, zeati libre... pastuz
zubi gañetik hamar franko, guk zubi azpitik bost frankotan
iten ginun, konprenitzen tzu?...
A: Bai...
B: ... ¿? ta entzun ¿?. Ta geo iten nun... atzakirik
gabe asteleneo etortzen nintzen Frantzia, haziendak hiltzen ikustea.
Ta ¿? eta izautu zuten... zea... zea asko zien, soldadu asko,
kapitañak ta dena bazen. Etzen nere bistik Frantzia, ta han
bazin ta... erran tzioten: "Le chauffeur, le General ¿?
A un chauffeur basque..." . Etortzen tzin ni ikustea, ni han
neon: "Bueno, nik pasako zattut patzen tzut ta bihar etzattut
ezautzen eh? Ta hola in nun sos piskat. Ta sosik gabe han soldadu,
ta sosakin etorri, inun... . Ta geo... gero soldadutik etorrita...
Baserrian denak kendu zuten, lurrak. Ta ni obligatu nintzen zerbait
itea. Ta ordun ibili nintzen lenbizikoz itsasuan. Itsason ibili
nintzen pixkat... geo... itsasontzi piskat... e... itsason ibili
pixkat ta sartu nintzen konpañian. Ta han iñun eh...
ta hoeita... zazpi urtetan zure amatxi ere ezautu nun ta espostu
ginen! Bai...
A: Eta... zure ama ta zure aitak zer eiten zuten bitartean?
B: Ne ama... lau urte nitulik hiltzen eta atta, baserria ginun...baserria
ginun... ta baserri itten ibiltzen ginen hortxe. Ta hola, holaxen
pasa da ne biziya. Geo esposatuta, lanian ta geo... zue ama ta oik
gaztek... uain zuekin konten!
|
|
|
Naiara
eta altxorra
Bazen
behin familia bat oso pobrea. Eta familia honetan bost ziren: ama,
aita. Etxeko gazteenak Naiara izena zuen eta hamar urte zituen,
eta beste biak bikiak ziren eta mutilak. Batek Jon izena zuen eta
besteak Josu. Hamabi urte zituzten eta oso bihurriak ziren. Eta
familia hori gosez hiltzen ari zen. Orduan Naiarak ezin zela horrela
segitu pentsatu zuen.
Eta
goiz batez denak lo zeudela etxetik ihes egitea erabaki zuen, honelako
mezua utziaz:
"Familia
maitea
diru bila joan naiz.
Ez kezkatu laster itzuliko naiz.
Asko maite zaituztet."
Naiara.
Naiarak
bere bidea segitu zuen. Goiza zetorren eta Naiarak txoritxo bat
hiltzorian ikusi zuen. Orduan txoria lanetik jaso eta bere amak
txikia zenean josi zuen muki zapia hartu eta txorian zauriaren gainean
jartzera zihoala muki zapia hitz egiten hasi zen. Magikoak zen!
Txoria sendatu eta zapiak asko lagunduko ziola pentsatu zuen. Txoriak,
Naiarak eta zapiak aurrera jarraitu zuten. Naiarak zapiari altxorra
biltzeko planuren bat ea bazuen galdetu zion eta zapia pensatzen
jarri zen:
- Um....
A Bai! badaukat bat!
Zapiak
planua atera eta planuaren bidetik segitu zuten. Lau ordu beranduago
leizezulo batera iritsi ziren. Leizezuloan hartz bat zegoen lotan.
Esnatu gabe pasatzen ari zirenean Naiara erori egin zen eta hartza
esnatu zen. Orduan korrika korrika ihes egin zuten.
Handik
gutxira urjauzi bat zegoen eta planuak hor azpitik pasatzea esaten
zuen. Baina Naiarak beldurra zuen eta zapiak begiak isteko esan
zion:
- Itxi
begiak!
Eta
zapiak Naiara bultza eta ur jauzi azpitik pasa ziren. Aurrera segituta
leizezuloan amaitu eta horren aurrean zegoena Naiararen etxea zen,
orduan Naiarak ulertu zuen altxor handiena familia zela eta maitatua
izatea zela.
- Baina,
zergatik ez didazu lehenago esan?- esan zuen Naiarak.
- Bestela ez zenuen ulertuko...
Bainan
zapiak bazekien nun zegoen beste altxor bat...
- Nun?-
galdetu zuen Naiarak.
- Zuen sotoan ikusi nuen oraindik aria nintzenean.
Handik
aurrera denak pozik bizi izan ziren.
|
|