Julen Robidart
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

A: Nundik zatoz?
B: Donostin jaio nintzan, ta gure familiya aitan partetikan nekazari familiya ta aman partetikan berriz arrantzale familiya.
A: Zertan egiten zenuen lan?
B: Lana... hamasei urte in arte eskolan eon, ibili nintzen ta gero ba... ¿? ere bai eh... eh... zea... dendan, dendaritzat.
A: Nola zen bizitza len?
B: Ba... gure bizitza? ... lana, lan pixkat ¿?... . Lana izan ezkeo ordun ordun poderioz bizi... ta bestela berriz ba bueno... jaitan, jai bezala. Ez oain bezala, ostiale ezkeoz festa dia. Guk larunbata o igandi izatia nahiko gendun jai izateko ta zeatzeko, ospatzeko. Bestela aste guztiya lanen.
A: Nola izan zen guda?
B: Ba guda izan zen... . Nik oaindikan 20 hilabete nitun ta anai txiki bat genun lau hilabetekua ta aita gudari egin tzan... . Ama berriz ¿? lanen gu aurrea ataratzeko. Gero aita... preso eraman tzuen. Frontoira ere ibili ginan zea ikusten... nik amak kontatzen tzun ta pixkat goatzia... . Geo Valadoliden de preso eon tzan, han de... pixkat ibili ginan. Ta geo ba... hoi danak bukatu zianian ba... bizitzan jarraitu al da al tzan bezala!
A: Ze uste duzu aldatu dela ze... aldatu dela?
B: Ba orain.. nik uste eh... gure garaitikan honea ba... gehigi. Leno dena dena ixiltzen zan, dena pekatu dena... dena debekatua. Uain berriz gehiegi denentzako, guk tarteik ezteu izan. Guria izan da dena estua ta dena zea... debekatua, ta oan berriz dena libre. Ezteu tarteko... zeaik, tarteko mailik ezautu.
A: Lehen ikastolan nola ibiltzen zineten?
B: Guk ikastolaik ez genekan. Guk ik... euskera ikasi gendun pixkat guardia zibilak eta armadakok eta denak atzetik zebilela. Eusk eh... zea Donostin Santa Mariako Elizatikan mollako elizara, handikan etxe partikularretara ta azkenen ezin. Pernando Amezketarrakin ta zea... Martin Txilibitukin ikasi gendun guk zea... dakigun euskera pixkat.
A: Eta lehengo materiala ikastolakoa nola zen?
B: Guk ez gendun ikastolaik izan.
A: Ez?
B: Ez... gure garaian ¿? Nazionala, ta bakarrikan zan entziklopedia. Denetaik zegon, entziklopedia batekin zan historiya ta geografia, ta danak han liburu baten. Etortzen zian urbanidadeko liburu bat ta kaligrafia. Guria besteik etzan, gero hasi zan batxiyerra ta...
A: Zu txikia zinenean eh... zure herrikoak eh.. alde batetik bestera egoten ziren gatazkak?
B: Alde ba... ordun ez gendun... gatazkak izateko desioik. Eh... ordun, garai batian, denok baten kontra ginan. Oain, oain dia historiyak, zeatio hobeako o txarreako baño ordun bagenekigun zen gendun etsaia, oain etsai gehiegi asko.
A: Ba milesker eta... hurrengo arte.

Bazen behin gizon bat James Bond izena zuena. Agente bat zen, 007 agentea. Behin bere lanean zegoela bere nagusiak esan zion:

- Misio bat dut zuretzat. Sin Chan izeneko zientzilari ero batek mundua bere eskuetan ukan nahi du. Orain zure armak emango dizkizut, kalibre handiko fusil bat, kalibre txikiko pistola bat, alarma dagoen jakiteko esprai bat eta iman batzuk, paretan ibiltzeko.

Behin lanetik aterata misioa hastera zihoan, baina nora joan behar zuen ez zekien eta berriro lanera sartu zen. Bere nagusiari galdetu zion:

- Nora joan behar dut?
Eta esan zion bere nagusiak:
- Nola ez dakizun nire izena, nire izena da agente X da, eta zu ere agente X zara . Bueno, orain esango dizut nora joan behar duzun. Greziaraino joan behar zara, hemen duzu abioieko txartela. Bueno, joaten al zara.

Behin Grezian zegoela bere hotelera joan zen. Jantziak utzi, armak hartu eta Sin Chan bizi den lekura joan zen. Iritsi eta guardia pilo bat zeuzkan Sin Chanek. Orduan poliki poliki guardia bat hil zuen. Jantziak hartu eta egoitzara sartu eta lanean hasi zen. Momentu batean bi ate ikusi zituen eta ate txarretik pasa zen gurdia batek ikusi zuelako. Kartzelara eraman zuen eta guardiari esan zion:

- Etorri, gauza bat esan nahi dizut.

Orduan guardiari buelta eman, ito eta giltzak hartu zizkion. Gero Sin Chanengana iritsi eta bala batekin hil zuen.


 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.