Koldo Legardimier
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

(...)
A: Nola zen bizitza len?
B: Eh...lenbixiko handik etorri, Españitik etorri giñanian. ... Bizitu gare eh...
A: Eh?
B: Refujiyatuakin batian...sei hilabete... . Sei hilebete ta gero ezkenun ikuxi iro ezagutu gehio egotea. Handik ateatu behar genuen denak ze han bazen gu bezalakuak, errefuxiatuak. Eta...gero handik ¿? guen gurasuak eh...bi parte in giñan familiya. Ne aita... ta ne..anaia Akilino yoan giñan eh... kanpain bateat. Gure aitak zeunden eh… jun zinan etxe batea kanpaña, eta ama bertze...bertze hiruekin... bertze hiru haurrekin yoan tzen eh...Urruñat. Baita ere ¿? izene zun etxea. Nere aita zenen anaian etxea zen, ta han eondu ginan eh... bakotxa bere tokiyan, ni aita ta anaiakin ta ama bertze hiru semea ta... ahizpekin... Betxenean. Ta gero handik yoan ginan denak... bateratu ginan eh...yoateko bakotxak al tzun tokira. Ta gu yoan ginan Sokora, gurasoak han zien zokorat bizitzean... .Eta bon, gu... gure gurasoak etzuten lanik eta... gu beorrei ¿?. Ni... ni nintzen zarrena eta ne ondoko hiruak, eh.. ne ahizpa Juanita anaia Akilino eta... ahizpa Maite, yoan ginan refuxiatuak zen tokira Saint Jean de Luz. Ta han egondu ginan bi urte... eta... gero handik eh... ateatu behar izandu genuan.. ta handik yoan ginen bertze... Armendaritzeat... . Ta han egontu ginan sei hilete... Ta gero, gerra abiatu zen Frantziyan hogeitahemeretzian, eta denak eh... bakotxak al tzuen tokira yoan tzen... . Bazien anitz eh... españira yoan tzirenak, Euskal herrikok zienak... . Anitz bazien eh... bizkaiarrak. Gu ginen gutti gipuzkerak, gipuzkoarrak... . Eta gero bon... handik etorri ginan...Sokoarat berritz, eta Sokoan ba... hor ere egotu ginan eta denbora... . Gu eh... ni abiatu nintzan. Ne ama zena eta ahizpa zarrena Ramona... hai ziran yinan lanean, arrain yina bazen Sokoan. Eta ni abiatu nintzan... eotu nintzen hoeita eh...hamar urte ein arte zein hamalau urte arte etzituzten hartzen inor yinetan . Ta hamalau urte ein nitunian abiatu nintzen ne amakin eta ne ahizpa zarrenakin Sokoako yinan ¿? ... Ta gero... hortik yoan ginen Ziburuat, Ziburun ¿? ginan etxe bat eh... hobegua... eta gero bon,... han eh...geatu ginan eh... zenbat urte nik ez takit. Hamabi bat urte Sokoako yina yinatan lanean eh... arrain yinatan eta al zen tokian... . Ta gero... handik nik eh... . Lana etzen izaten. Anitz barkuak arraña ekartzen tzutenian eh.. gauerditan barre berdin zirenak iyotzen tzuten ¿? ta ureatu izaten ginen batzuetan obetik altxatu ta lanea ateatzean, gauerdirarte o zeon lana bukatu arte. Eta... geo nik... nik... eh... doktor bat bazen eh… Juan Antonio Oiarzabal zuen izena... . Um... Vitorian bizi izan zen noski ba ¿? eta.. bon, harek nahi nauen hartu... bere lanatako. ¿? esaten tzen eta... han eondu nintzan bi urte ta bon, handik ¿? nintzan, eta berriz gynetan lanean. Ta geo...berroita...berrogeitamarrean bai... etxe bat atxeman genuen. Nausi batzuek, gela handi bat bazuten Donibanen. Ne ahizpa zarrena Ramona eta ni ¿? biyek ¿? yoan ginen Parixeat...harkin, gure nausiyakin, ta etortzen ginan eh... urtian bizpahiru aldiz. Gela handi bat bazuten Donibanen eta etortzen ginan bakantzetan ta hola gure gurasuei ta guen familia ikusten ginduen... Ta geo... handik en... oso denbora gutxira ne... ne senar zena ezautu nuen. Ne ahizpa zarrenak Ramonak bere senar zena de ¿?, bizi da oin. Gui eskerrak eh... izautu zuen eta haiek esposatu ziren eh... urte bat ... gutti edo geixeo.. handik ondorat. Eta ni geatu nitzen etxe berean beti neskatu... hiru urte, eta gero esposatu ginen gu re. Eta... handik lau urteat, beno, ni heriotu nitzan pixkot eta handik lau urtea izango nuen xemia dutena, Filip duela izena. Eta... hor eondu ginan eh... eskina bat ongi alokatu ziaten toki neskatuen. Gela handi bat genuen dena ¿? ortillo batekin. Eta bitartean gure aita zena hil tzen, eta ama gelditu zen Ziburun bakarrik. Eta... doktoreak erraten tzion eh... eritu zen eta doktoreak erraten tzion: "Behar duzu zure haur batekin bizitzeak, zure haur bat etorri zurekin bizitzerat honat". Eta hola... gu hola etorri ginen berritz en... Zibururat eta bizitu ginen eh... hamabi bat urte... hamabi hamalau urte, gue ama bizi zen arte Ziburun. Ta geo ein nuen etxe bat Askainen. Eta Askainen ba hor ni... jineta, beti ta ne senarra geatzen tzen lanean, aitzen zen eh...kostruktzioneak eta iten. Anitz lan in du bere bizi guziyan... eta ...hori berroita...berroitasei... berroi ta hemeretziyan... bon, berrogei ta hemeretziyan eritasun bat atzaman tzuen eta... bi mil urteen, bi milan gantzen, hiltzen. Eta gero horra! Bakarrik gelditu nintzen eta ¿? berritz etxea sendatzea, eta atxaman nuen etxe bat Donibanen, apartamendu bat ta hantxe bizi naiz egun arte, Jinkok nahi dun arte, horra eztut gehio fitxik horretakoik.
(...)

Gerra

Bazen behin familia pobre bat eta aberatsa zen familia bat. Familia pobrearen izena Irazusta zen. Aberatsarena berriz Legardinier. Bi familietako bi gizon gerrara joan behar ziren, soldadu guztiak hil zirelako. Bakarrik hiru pertsona geratzen ziren. Irazustatarrek aita eta semea aukeratu zituzten. Aitak Inko izena zuen eta semeak Julen. Legardiniertarrek aukeratu zuten aitak Koldo izena zuen. Egun berean joan ziren autoz Parisera bi familiak. Koldo geltokira joan zen telefono bat bilatzera. Geltokiaren itzuli osoa egin zuen eta ez zegoen telefonorik. Bat batean garrasika hasi zen:

- Han, telefono bat!

Korrika joan zen telefonoz bere familiari Parisera iritsi zela esatera. Zenbakia markatu eta ez zuen inork hartzen. Berriz entseiatzen, numeroa markatu eta amak hartzen du:

- Bai esan, nor da?
- Egunon ama, ondo?
- Bai.
- Telefonatu dizut Parisen nagoelako.
- Ondo pasa duzu bidaia?
- Aski ondo.
- Zergatik?
- Bidaia luzea izan delako eta nekatua nagoelako.
- Zenbat ordu eman dituzu?
- Hamabi bat ordu.
- Oso luzea.
- Bai.
- Eta nun zaude?
- Geltokian.
- Beno, agur. Krepak erretzen ari dira eta.

Baina Irazusta familiak ez zuten telefonorik. Ordu batak zirenean denak Pariseko kanpamentura joan behar ziren. Iritsi ziren bi familiak kanpamentura. Gizon bizardun batek esan zuen:

- Ikastola familia?
- Hor gara.
- Pasa al zarete.
- Ados.

- Legardimier familia?
- Hemen naiz.
- Zer, hor zarete?
- Ez, bakarrik etorri naiz.
- Zergatik?
- Ez daukadalako semerik.
- Pasa al zara, baina ez zaitut berriz bestanaz ikusi nahi.

- Irazusta familia?
- Bai.
- Pasa. Bukatu dut. Deitu ditudan familiak autora, fite!
- Luzea izango da- esan zuen Koldok.
Legardinier eta Irazustak euskaraz bazekiten. Irazusta familia euskaraz hitz egiten ari zen eta Koldo beraiekin hitz egiten hasi zen. Julenek galdetzen du:

- Nola deitzen zara? Gu Irazusta familia gara, nere aita Inko eta ni Julen naiz.
- Ni Koldo naiz, Koldo Legardinier.
- Zu ere gerrara zoaz?
- Bai.
- Nahi baduzu lagunak izan gaitzeke.
- Ados nago!

Gidariak esan zuen:

- Azkenean iritsi gara. Denok kanpora, bizkor!

Hiru familiak autotik atera ziren eta kapitainarengana joan ziren. Kapitainak esan zuen:

- Egunon guztioi. Oraintxe bertan esango dizuet nire izena. Urtzi kapitaina naiz. Oraintxe bertan janztera joatea erraiten dizuet.
- Ados kapitaina, oraintxe goaz aldatzera!- esan zuten denok batera.

Koldo komunera joan zen eta hegazkin batek bomba bat jaurti zuen komuneko paretan. Koldo ozta-ozta eskapatu zen. Ambulantzia bat etorri zen berehala zaurituren bat zegoen ikustera. Koldok bakarrik zituen zauriak, hanka eta besoan. Bi urte beranduago gerra bukatu zen eta Legardinier eta Irazusta familian ez zegoen hilik. Biak etxera itzuli ziren oso oso pozik. Bi familiak oso ondo bizi izan ziren bizitza osorako.

Sar dadila kalabazan eta atera dadila Hendaiako historian!


 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.