Nerea Apecechea
h ola
Itzuli - Volver - Retourner
 

Testigantza - Testimonio - Temoignage

Ikasleek beren familiartekoei buruturiko grabaketak - Enregistrés par les élèves à leurs familles - Grabados por los alumnos/as a sus familiares

Ipuina - Cuento - Conte

Grabaketak burutu ostean ikasgelan egindakoak - Écrits en cours aprés les enregistrements - Creados en clase después de las grabaciones

 
 

A: Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua

A: Nondik zatoz?
B: Ni? Nafarroatik.
A: Zertan egin zenuen lan?
B: kanpañan.
A: Nola zen.. bizitza len?
B: Gogorra.
A: Nola izan zen guda?
B: Gerra?
A: M...
B: Aja.. nik eztut ikusi gerraik.
A: Zer uste duzu aldatu dela?
B: Gauza asko...
A: Adibidez, zer?
B: Biziya hobia orain.
A: Eta... lenago nolako jokok izaten ziren?
B: Oain bezala, jokoak baziren…
A: Ah… Eta.... nola izaten zen... gehienak eh... etxeak o nola izaten ziren?
B: Denatik, denetik… gorrik ta beltzak ta denetik, orain ez ala?
A: Eta apartemenduk izaten ziren han?
B: Ez, orain gain ez, minon izaten ziren.
A: Ah...
B: Orain gain ez, eh?
A: Bale... Bon, agur.

Mutiko pobrea


Bazen behin mutiko pobre bat. Ez zuen ezagutu goxokiak. Egun osoa negarrez aritzen zen. Bere panpinen ondoan egoten zen egun osoa. Berak letsuga bakarrik jaten zuen egunean bi aldiz. Ez zuen lagunik izaten eta gainera ez zuen izenik. Behin neska xarmant bat joan zen bere etxera. Mutikoak lotsatua, galdetu zion:
- Zertara etorri zara?
Neska polit horrek harriturik esan zion:
- Mikoloren etxean nago?
Mutikoa harriturik eta pentsatzen ari zen. Bapatean neskari esan zion:
- Bai, Mikoloren etxean zaude, baina nor zara?
Ama lasterka joan zen eta esan zuen:
- Egunon neskatxa, ni naiz Mikolo.
Mutikoak harriturik amari esan zion:
- Baina ama, zertarako etorri da neska hori?
Ama gorri gorri jarri zen eta esan zion:
- Eh, eh.. opari bat zen zuretzat, baina orain badakizu.
Mutikoa haserretu egin zen, eta amari erantzun zion:
- Aski, nik lehenagotik esatea maite dut, baina hala ere opari polita da.
Orduan neskak mutikoari galdetu zion:
- Baina, nola duzu izena?
Ama gehiago gorritu zen eta mutikoak esan zion:
- Nik ez dut izenik.
Neskak harriturik esan zion:
- Zer? Ez dut ongi ulertu, ez duzula izenik?
Mutikoak esan zion:
- Zer ba? Zuk nola duzu izena?
Neska ez zen kezkatu eta erantzun zion:
- Nik nola dudan izena? Nik Lore dut izena.
Mutikoak aski galdera esan zizkion eta gero esan zion:
- Sartu lasai nere etxera, bisitatuko zaitut, etorri.
Mutikoak bere etxea bisitatzen zuen bitartean amak taloak prestatu zituen eta Lore, hoiekin egon zen bere ama etorri arte. Bere ama etorri zen eta triste triste joan zen. Mutikoa eta ama handik aurrera pozik bizi ziren.

 
   
 
MugaZabaldu Hezi-Zerb Elkartea. Bazen Behin 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitarte gauzatu da. Mila esker guztioi.
MugaZabaldu Asociación Hezi-Zerb. Bazen Behin ha sido realizado entre octubre 2002 y marzo 2003. Gracias a todos.
MugaZabaldu Association Hezi-Zerb. Bazen Behin a été realisé entre octobre 2002 et mars 2003. Merci à tous.