| |
A:
Elkarrizketatzailea B: Elkarrizketatua
B:
35 gerrako garaian... basarri batian izena duna Garagartza. Soldaduz
betia zegoen eta pixkanaka pixkanaka atea ginen eta gero... etorri
zan... 'tifusa'. Eta bi senide hil tzian eta izeba bat. Hura ere
pasa zan eta gero ba... eskolara. Eta eskolan ba... astian bi aldiz
edo hiru aldiz juten ginan... bestela ezin gendun jun. Ni ... bestela
basarrin lan in behar gendun ta harta pasa zan gure zea... Hamalau
urte kumplitu baino leno ba lanean hasi behar izan nun aita ta amai
launtzeko. Ta juten nintzan ba... Adunatikan zeara, Zizurkila. Ta
han eiten nun lana. Hamairu eh... hamar urte lana in nun ta gero
ba...etorri nintzan Iruna. Lana naukan hotelian ta han beste bi
urte in nitun. Gero ba... ezkondu nitzan ta izan nitun seme alaba.
Alabak ditu hiru seme ta semiak alaba bat. Ta uain hemen bizi gea
ba alkarrekin
alkarrei lagunduz, pake pakian.
|
|
|
Nire
amona jaio zenean familia handia zen. Anai arreba asko zituen. Gerra
garaian garai gogorrak izan ziren, beraiek egiten zutena besterik
ez zuten. Handitu zenean eskolara joaten zen astean behin. 14 urterekin
lanean hasi zen inprenta batean. Gero ezkondu eta hona etorri zen
eta bi seme izan zituen, orain arte. Hori egin ahal izateko denbora
asko pasa behar izan du.
|
|