Gizalanean eta lan terapeutikoetan azaltzen diren arazoetako askok, oroimenarekin zerikusia dute (banakako eta familiako oroimena). Nerabe batek pertsona heldu izatera iristeko, oinarri erreferentzia, kondaira edo istorio batzuen beharra du. Zentzu honetan, gaur egungo gazteen sormena gutxiagotu egin da; inork ez die azaldu gertatu zena eta ondorioz, ez dute beren izanaren zentzua aurkitzen, ez dute beren burua kondaira baten partaide bezala ikusten, ezta izaera logiko baten barruan ere eta honela, hazteari uko egiten diote, egiak erdizka erabili eta sekretuak gordetzeari ekiten diote.
Guzti hau kontuan izanik, Bazen Behin proiektua eratu dugu, Belaunaldi arteko harremana hobetu eta esperientzien transmisio eta ezagutza indartzea helburu nagusitzat izanik.
Nondik, Zergatik, Nola etorri ziren, Joan ziren, Jaso zuten, Bizi izan ziren, Maitatu zuten, Gorroto zuten, Lan egin zuten, Jasan zuten, Antolatu ziren, Sufritu eta zoriontsu izan ziren gure hiri honetan bizi diren eta bizi izan zirenak? Nola sortu du hiriak bere kondaira, banakako pasadizoen sintesia? Nola konpondu ziren gatazkak? Nor erori zen? Nork bizi izan zuen ukapena? Nork ukatu zuen? Nork onartu? Nork ez zuen onartua izan nahi?

Bazen Behin Hezi-Zerb elkarteak diseinaturiko proiektu bat da, MugaZabaldu komunitate proiektuaren markuaren barne kokatua. Irungo Udaletxeko Garapenerako Lankidetza Departamendua, Behobiako Auzokide Elkartea izan ditugu kolaboratzailetzat. Toki-Alai eta Elatzeta eskoletan, seigarren mailako 4 ikasgeletako gazteekin lan egiteko proposamena luzatu genuen eta onartu zutenez gazteen oroimenean aztakatu dugu. Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien eta beraientzat erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten..., ondoren ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat besterik ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar baititugu).
Lana zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat, iragana oraina ulertzeko aukera bat da, gatazkak desmitifikatzeko aukera bat. Belaunaldi arteko oroimena ezinbestekoa zaigu pertsonak bihurtu eta beste pertsonekiko loturak sortzeko orduan: bizilagunekin, familiartekoekin, atzerritarrekin...