ZER DA BAZEN BEHIN? |

Giza
zientzilari askok, haien artean psikologo, hezlari, zein soziologoak, gizaldien
arteko hausdura bat azpimarratzen dute.Eten honetan,gazteek, beren
jatorriaren nondik norakoa ez dute batere argi,
helduen bizitzeko era gero eta arruntagoa bihurtzen ari
da eta zaharrak ez dira ulertuak sentitzen, ondorioz, beren esperientzia
eta bizipenak galtzen ari dira. Guzti honek, kultura politiko
gabezia batetara, lehenaldiaren manipulazio erreztasunera eta
kontzientzia kritiko huts batetara eramaten gaitu. Bestalde, egia da
folklorearen berpizte bat, aurkikuntza arkeologikoen azaldu nahia eta
bitxikeriei buruzko memoriak argitaratzeko joera bat ere badagoela, baina
gutxiegi hitzegiten da egiazko esperientziei buruz, gatazka, ahaztutako sekretu
eta munduaren ikuspegi galduei buruz.
Nondik,
Zergatik, Nola etorri ziren, Joan ziren, Jaso zuten, Bizi izan ziren, Maitatu
zuten, Gorroto zuten, Lan egin zuten, Jasan zuten, Antolatu ziren, Sufritu eta
zoriontsu izan ziren gure hiri honetan bizi diren eta bizi izan zirenak? Nola
sortu du hiriak bere kondaira, banakako pasadizoen sintesia? Nola
konpondu ziren gatazkak? Nor erori zen? Nork
bizi izan zuen ukapena? Nork
ukatu zuen? Nork onartu? Nork
ez zuen onartua izan nahi?
Behar
bada historia kondaira ofizial bat baina zerbait gehiago da, agian, inguru eta
garai batean gertatutako bizipen pilaketa
bat bainan zerbait gehiago da. Orainaldia ulertzeko eta ematen dizkiguten
informazio itxiekin kritikoak izateko (informazio itxi hauek, giza kutsurik
gabekoak, kritikarik gabekoak baitira), lehenaldia begiratu behar dugu.
Tolerantzia
eta tolerantzia eza gai unibertsalak dira. Tolerantzia eza ezjakintasunean
oinarritzen da, purutasun mito eta autoerreferentzian. Ezberdina denaren aurka
joateak, zihurtasun eza adierazten du, izaera ahula edo erreferentzia positivo
baten gabezia.
Honela,
talde baten oroimenaren berreskuratze nahiak, lehenaldia hartu eta kritikoki
aztertzea suposatzen du, justifikazio eta sakralizazioak alde batetara utzirik,
gizakian eta bizitza ezberdinetan oinarrituz.
Gizalanean
eta lan terapeutikoetan azaltzen diren arazoetako askok, oroimenarekin zerikusia
dute (banakako eta familiako oroimena). Nerabe
batek pertsona heldu izatera iristeko, oinarri erreferentzia, kondaira edo
istorio batzuen beharra du. Zentzu honetan, gaur egungo gazteen sormena
gutxiagotu egin da; inork ez die azaldu gertatu zena eta ondorioz, ez dute beren
izanaren zentzua aurkitzen, ez dute beren burua kondaira baten partaide bezala
ikusten, ezta izaera logiko baten barruan ere eta honela, hazteari uko egiten
diote, egiak erdizka erabili eta sekretuak gordetzeari ekiten diote.
Guzti
hau kontuan izanik, Bazen Behin proiektua eratu dugu, Belaunaldi
arteko harremana hobetu eta esperientzien transmisio eta ezagutza indartzea
helburu nagusitzat izanik.
Bazen Behin Hezi-Zerb elkarteak diseinaturiko proiektu bat da, MugaZabaldu komunitate proiektuaren markuaren barne kokatua. Irungo Udaletxeko Eskubide Zibilen Departamendua, Behobiako Auzokide Elkartea izan ditugu kolaboratzailetzat. Txingudi Ikastolan, seigarren mailako 4 ikasgeletako gazteekin lan egiteko proposamena luzatu genuen eta onartu zutenez gazteen oroimenean aztakatu dugu. Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien eta beraientzat erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten..., ondoren ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat besterik ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar baititugu).
Lana zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat, iragana oraina ulertzeko aukera bat da, gatazkak desmitifikatzeko aukera bat. Belaunaldi arteko oroimena ezinbestekoa zaigu pertsonak bihurtu eta beste pertsonekiko loturak sortzeko orduan: bizilagunekin, familiartekoekin, atzerritarrekin...