 |
Gurs,
une drôle de syllabe,
comme un sanglot
qui ne sort pas de la gorge.
Louis Aragon
(Gurs, sílaba arraro bat,
eztarritik ateratzen lortzen ez duen
negar-zotin bat bezala)
|

 |
Badira
6 urte HeziZerb elkarteak Irungo Udalarekin elkarlanean Bazen
Behin programa burutzen duela, honen bidez memoriaren berreskuratze
kolektibo batean parte hartzeko asmoa du, hau da, gure iraganean
pentsatzeko eta entzuteko guneak sortzeko gizarte baten saiakeran.
Gogoratzea garrantzitsua da: akatsak ekiditeko, injustiziak arintzeko,
ikasteko, espiritu kritiko bat garatzeko eta identitate bat eraikitzeko.
Gurs-eko esparrua gertu dago, gaur baso bat besterik ez da, izan
zenaren arrastorik ia ez dago, baina berari buruz hitz egitea, ezagutzea,
paseatzea, bertan sufritu zuen gizakien bihozkadak sentitzea, hobeak
izaten lagundu dizagukela pentsatzen dugu.
Web orri hau, Irungo Pio Baroja Institutoan garatua, Gurs-eko esparruan
eta irudikatzen duen guztian zehar "bidaiatzeko" tresna bat da.
Burututako lana erakusteko modu bat da baita ere. Gursen inguruko
unitate didaktikoa, hontarako zehazki sortutako koadernotxo batekin
eta Gurseko kontzentrazio-esparruan haur izan zen Ricardo Arrutiren
zuzeneko testigantzaren laguntzarekin osatu genuen. Ondoren Gursera
bidai bat antolatu genuen eta ikasleek, leku hark gogoratzen ziena
artelan baten bidez islatu zuten.
Emaitza honekin elkarte askoren lana babestea espero dugu, edozein
indarkeriaren biktimak ahanzturatik ateratzearren.
|