|
Gurs-eko
esparrua, 1939-an Kataluniaren erorketa eta gero eta Espainiako
Gerra Zibilaren bukaeran, frankismoaren errepresalien beldur Espainiatik
ihes egiten zutenak hartzeko Frantziako Gobernuak eraikitako errefuxiatu
esparrua izan zen. Bigarren Gerrate Mundiala hasi zenean, gobernu
frantsesak Alemaniako herritarrak eta herri honen kidetzat hartuak
ziren beste herritako biztanleak sartu zituen, hala nola, beraien
ideia politikoengatik, zein delitu komunengatik arriskutsutzat hartzen
ziren frantsesak ere.
Vichy-ko gobernuak 1940-ean Alemania Naziarekin sinatutako armistizioa
eta gero, frantsesak ez ziren edozein nazionalitateko juduak eta
gobernuarentzako arriskutsutzat hartzen ziren pertsonentzako kontzentrazio
esparru bezala erabili zen.
Urte askotako ahanzturaren ondoren,
Gurs-eko esparrua hausnartzeko eta jarduteko aukera bat da, XX.
Mendeko Europaren sinbolo eta gaur egungo herritartasuna eraikitzeko
plataforma bat.
1939-ko Espainiar Errepublikarekiko Francoren garaipena eta gero,
borrokalari askok, beraien familia eta errepresalia frankisten beldur
ziren pertsona askorekin batera, Frantziara ihes egin zuten. Gobernu
frantsesak esparru batzuk eraiki zituen errefuxiatu hauek hartzeko.
Garrantzitsuena Gurs-ekoa izan zen, izen bereko hiriaren ondoan
eraikia, Atlantikoko Pirinioen departamenduko Akitaniako eskualdean,
atlantikoko kostaren ekialdera 84 km-tara eta espainiar mugaren
iparretik 34 km-tara.
Kokapenerako mendixka luzanga bat aukeratu
zen, bizkar laukoa, lur buztintsuduna, nekazal erabilpenerako ia
baliorik gabekoa: arto zerbait eta behientzako larrea. Eraikuntza
1939-ko martxoaren 15-ean, eta oraindik amaitu gabe zegoen Apirilaren
4-ean errefuxiatuen lehen taldea iritsi zenerako.
Esparruak
1400 m luze eta 200 m zabalerako neurria zuen, 28 hektareako azalera.
Luzera kale bakarrak zeharkatzen zuen. Kale honen alde bakoitzera
"ilots" (irlatxoak) deitzen zituzten 200 m luze eta 100 m zabalerako
partzela hesituak ziren, zazpi alde batera eta sei bestera. Partzelak
alanbre-hesiengatik bereiztuak zeuden beraien artean eta beste alanbre-hesi
batek bereizten zituen erdiko kaletik. Hauek bikoitzak ziren atzealdetik,
kanpoko guardiak ibiltzen ziren pasillo bat osatuz.
Partzela bakoitzean 30 barrakoi prestatu ziren, guztira 382.
|