KRONOGRAMA |

Bazen
Behin proiektua gauzatzean belaunaldi arteko elkarrizketari bide eman, oroimena
eta historia
hiritartasun proposamen baten ardatz bezala azaldu, norberaren esperientziatik
hasita sortu, eta maila sozial, psikologiko eta hezkuntza mailan narrazioak duen
garrantziaren inguruan gogoeta bultzatzea izan ditugu helburutzat. Honela, gure
proposamena eta jarraitutako prozesua honakoa izan da:
Txingudiko
Ikastolaren kasuan, lana burutzeko proposamena luzatu eta baldintzak, datak etab.
negoziatu ostean, ikastetxeko 6.mailako lau ikasgelatan
lanean hasi ginen (2003.eko Urria eta Abendua bitarte). Bi saio burutu
genituen gela bakoitzeko, haurrengan galdetu eta jakiteko interesa eta gogoa
sortu asmoz (1.go saioa: historiaren inguruko dinamika bat. 2.saioa: zuzeneko
testigantza.) Ondoren, ikasleek beraientzat garrantzitsua den pertsona heldu bat
elkarrizketatu eta grabatu behar izan zuten, horretarako beharrezkoa zuten
materialea utzi genielarik (grabagailuak, zintak,...). Honela, gazteak
transmisio hori baloratzen joan dira, era berean beraien ‘helduek’ esateko
dutena ere entzungai dela sentiaraziz. Grabaketa guztiak izanik,
transkribapenari pausu eman genion, web orrian jartzeko egin beharreko
egokitzapenak burutuaz etab.
2. atal
batean, ikasgela guztiekin beste saio bat burutu genuen: beraien oroimena eta
belaunaldi arteko transmisioaren inguruko ipuin bat sortu zuten.
Saio
hauetan zehar bildutako materialea da web orri honetan aurki daitekeena, gazte
bakoitzak bere espazio propioa duelarik, berak burututako elkarrizketa (edo
honen zati bat), ipuina eta argazkiak daudelarik bertan.
Azkenik, amaiera gisa jai bat antolatu dugu parte hartu duten ikasle, irakasle, elkarrizketatu dituzten pertsonekin eta oro har Bazen Behin posiblea egin duten pertsonekin.