AMETS UGARTE JAUREGUI

Argazkiak haunditzeko hemen klik egin

TESTIGANTZA

IPUINA

(...) 

A: Nola izan zen guda?

B: Gerra... Pues. Nik hamairu urte nituela, nik hamairu urte nittula gerra hasi zen. Esto, jendia, batzu alde batea, bestik bestea, batzuk etxeko arropa batzu hartu, maindire batian bilduak ¿?, maindire batian erropak hartu, eta batzuk alde bat, bestetik, denak eskapau Frantzira jendia, Frantzira hemndik eskapau. Ta gui esaten ziuten: "Hor, ez duzue juan behar hortik, ezta? Pues guk, haziendak eta etxi, honbeste, komeri, ta guk noa juan behar degu hemendik? Pues... a lo, a lo bueno, beitu, datorrena datorrela bertan bizi beharko dugu, hemen eon beharko dugu, ba? Esan, esaten ginun, eta hala, gu bertan gelditu ginen. Eta ya hasi zien, ya bueno, italianoak, Irun bonbardeatzen. Eta prisamente.... juan ta bonbak bota, ta buelta hartzen zuten. Etortzen zien Bentaseaino, buelta hartzen, juan ta, bum, brum, bum, bum, bum, bum buelta,bum,brum!, bonbak Iruneak ta, berrize bueltan, berrize bueltan, berrize bueltan. Zazpi airoplano beltz beltz batzuk, zien, italianuak eta, Irun... ia sua hartu zun Irunek. Irun, danak kiskaltzen ikusi genuen. Irun dana kiskaltzen ikusi genuen, hua gauza.... negargarria zen. Eta etxiak eroi.... eta paetak zintzilikan geldittu, paetak eh? Ta, katuak, paetak ¿? nola geldittitu zien bizirik, katuak marrakaka, paetan goyen, goyen zintzi... ikusten zien. Paetan gainetan, etxia erre... etxia erretan. Bai... Eta hola, geo denda asko, jendik aldeintzuen, dendak irekiyak, pues tabernak asko irekiyak, bodegak irekiyak, eta pues, handik hartu genun, bueno, buen, aoao... anis botilak, bai garrafoi anixek ebai... beste batzutan herramientak ebai, eta, pues, etxia ekartzen genun, pues, harrapatzen genuna. Jendie askok eamantzun arropa ikaragarri etxea, eh? Guk ez genun asko ekarri, biño jendia bazen arropa ikaragarri etxea emantzuena eta geldittu ziren dendak, asko arruinatuk, dena eman¿?. Geo atzea Frantzitik bueltan etorri zianeko, dana ustua, bazter guztiak arruinatuak, bai. Eta geo... eh? Guri, guri etziun ezer pasa. Gu familia, pues, etorri zien reketiak, sartu zien geo etorrri zien, eta jarri zuten bandera... zea, zuri-beltza. Jarri zuten, e... legionario este... Jesús ze izena... bandera zuriya ta gorriya. Hua zen...? Jesus, bandera hura? Bueno, ¿? Reketiak behinik behin. Reketek sartu zien, ta ba, jarri zuten ta esan zitan, bueno oain gu gea hemen. Eta, hala, pues, atz, izandu zen tiroteo ikaragarriya, han ¿? Zuen bien arboldi haundi bat, eta arboldi hartatik altzira, altzira, tiroteua. Sekuako tiroteua izandu zen. Biano ya reketiak sartu zein ta, dominatu zittuzten gorriyak edo esaten zioten, ezkerreko aldiak, eta, hemendik aldegintzuten. Hmendik aldegintzuten ta, iya bertan gu hor geldittu ginen, eta... bertan segi, segittuko nuen ¿? Eta geo ya, denboa puxkat pasa zen denboan, jendia hasi zen atzea bueltan etortzen. Jendia hasi zen bueltan etortzen Frantzitik honea, atzea jendea bueltan, jende asko. Kulpik etzuen jende asko. Besteak, beste batzuk kulpa zutenak o, zerbaiten mantxa zutenak handik o politika zutenak, haik etzien etorri, haik denboa askon etzien etorri izandu. Baino jendia eskapu intzuna, ¿? Problemik etzuena politikan ta, atzia etorri zien jende asko. Bai. Biano jendia, zea, po-politikan sartzen zan jendia, etzan etorri. Baino, geo ga... denbuakin, denbuakin dena arregaltu zen, geo, arregaltu zen, bai. Eta Irun, berriz, iku, oain ikustezu Irun, Irun gauza penagarriyan geldittu zen. Bai, bai. Ta gu, gue nausiyan oiluak eta, ekartzea, geo hortako, hortako. ¿? Gauza haundina da, ¿? Hor Subeltsu, Subeltsu, Oiartzungo Subeltsu hok, mendiyan zagoztan reketiak eta, Guadalupetik... kaino, han, zea, ai zien bonbardeatzen... horko reketiei zea, Subletsu mendira. Biñon omen zen, omen zen esateute, kapitainen bat, artileriko kapitan bat omen zen faltsua, eta harek... nola, haik ikusittu, haien aldekua zen kapitan hoi, hemen gorriyekin, lanian, biño, haikin aldekua izaki... Eta.... bonbak, birian, eh?, bonbak birian lehertzen zien, askotan bonbak lehertzen zien, Subeltsua ailatu gabe. Eh? Eta Kontxitanen, Mazulaberrin, ta hemen toki askotan bonbak lehertzen zien, hara ailatu gabe. Eh? Eta Kontxitatanen e, bonba sartu, teilatutik, eta kupian zauztela, eroi, sartu, bonba ta lehertu gabe geldittu. Ta lehertu bazen bonba, famili guztia hantxe txikituko omen tzien, ta bonba lhertu gabe geldittu. Bai. Eta geo hoiek Kontxitanekuak, Kontxitanekuak, bean haziendak eta, familia dena, etorri zien ¿?. Goittik etzien lhertzen bonbik. Ba, han pasa itten zian, gue etxin pasa itten zian. Eta, haik etorri zien gue etxea. Ta gue etxian, eondu zien... denbua askuan. Ta Mazulaberrikok ebai, gue etxin eondu zien denbua askuan. Pues, geore, gerra pasa bittarten. Ta geo nizbaitte, geore ¿? Ta reketek sartu zien, ya, dominatu, hemen... ia gorri jendia, ezkerreko aldia bialdu zuten denboan, pues sartu zian reketek eta Orduan ya juan zien, Kontxitanekuk, Mazulaberrikuk, been etxeta. Bai.

 

(...)

 

 

PEPITTO ETA BERE ISTORIOAK

                Duela urte asko, bazen Pepitto izeneko mutil bat, Jaizkibelen bizi zena. Egun batean, gerra etorri zen eta Pepittoren etxean bonba bat erori zen. Orduan bizilagunen etxera joan zen bere familiarekin, Baina bizilagunak oso pobreak ziren eta gosez zeuden.

                Gerra bukatu zenean Pepitto eta bere familia etxera itzuli ziren baina beraien etxea eorita zegoen. Orduan ia etxe batengana joan ziren eta ea beraien etxea konpondu zezaketen eta baietz esan zien, bere gauzak hartu zituen eta beraiekin joan zen mendian gora. Hortik bi astetara etxea bukatuta zegoen. Bizilaguna gonbidatu zituzten etxera afari eder bat egitera beraiengatik egin zutena eskertzeko.

                Handik aurrera poz-pozik bizi izan ziren denak.