Gazteen arteko komunikazio gune bat sortu nahi dugu. Gazte eta helduen memoriatan dauden bizi-esperientziak entzuteko, lantzeko eta aztertzeko gunea

Bazen Behin kulturartean proiektuan giza-heziketa arloan lan egiten duten lau zerbitzuek hartu dute parte: Urnietako gaztelekua, Groseko haurtxokoa, Errenteriako gaztelekua (Gabi errota) eta Andoaineko “Ikas-jolas” programa.

Lan saio ezberdinen bidez gazteen hausnarketa bultzatuko dugu; gazteek gai honekiko dauzkaten ideien adierazpena. Gazteak iritziko pertsonak baitira.

Lau talde hauekin egindako bost saioen edukia hauxe izan da:


1. saioa:
Programaren aurkezpena, familiaren jatorriaren inguruko hausnarketa eta talde bakoitzaren migrazio maparen lanketa …

 

2. saioa:
Pertsona heldu baten migrazio-testigantza bat entzutea.
Taldeko gazteekin solasaldia.

JUAN MARI BENITOMONICA CARRIONJUAN CARLOS MILANOPEDRO CIGANDA
   

3. saioa:
Elkarrizketa: teknikak, ereduak, jarraibideak …Parte hartzaile bakoitzak migratu duen pertsona bat identifikatzea.

   
  4. saioa:
Gazteek egindako elkarrizketak jaso. Entzun eta ikusi dutena baloratu, eta prozesuaren ondorioa den arte lanarekin hasi.
   


5. saioa:

Partehartzaileen topaketa. Bizikidetzarako espazioa, proiektu honetan parte hartu duten guztiak elkar ezagutzeko parada. Hots, norberaren esperientzia adierazteko eta besteekin elkarbanatzeko tokia.
Talde ezberdinen arte lanen erakusketa eta Bazen Behin Kulturartean proiektuko web orrialdearen aurkezpena.