|
HeziZerb elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Hezkuntza, kultura, gizarte zerbitzuak eta garapen komunitarioko arloetan lan egiten du. Alde batetik, haur eta gazteei zuzendutako zerbitzuak eta Kale heziketako programak kudeatzen ditu. Eta bestetik, nazioarteko elkartrukeak, Pedagogia intentsiboko programak, ekimen kulturalak eta Memoria Historikoa berreskuratzeko belaunaldi – arteko elkarrizketak garatzen ditu. ( www.hezizerb.net )
Bazen Behin Kulturartean memoria kolektiboa berreskuratzeko BazenBehin programaren eboluzio bat da. Azken programa hau orain dela 10 urtetik dinamizatzen ari gara eskola esparruan. Gure ustez, belaunaldi arteko elkarrizketen (solasaldien) bidez eraikitako metodologia hau lagungarria da hezkuntza ez – formaleko esparruan, migrazioen inguruan hausnartu ahal izateko. Aldaketa azkarren garai honetan solasaldirako (espazioak, esparruak) guneak sortzea ezinbestekoa da; alegia , guneak non gure bizikidetza mota definituko dugun, norberaren ezaugarriez baliatuta (diferenteak garela aintzat hartuta).
Migratzea gizakiari dagokio, norberak bere genealogian sakontzen badu, ziur, joan – etorreraren bat topatuko duela: bizi egoera hobeen bilaketa, ihesaldiak, harrerak … Hau da, hain zuzen ere, Bazen Behin Kulturartean proiektuaren jomuga: 11-16 urte bitarteko gazteek entzute aktibo eta galderen bidez gogoeta sortu dezaten.
Batik bat, gazteek ezagutuko dituzten migrazio historiko horiek euren ingurukoak ulertzen lagundu diezaien.
Proiektu honen ekintzen famili eta ezezagunen lekuko jasoko dute. Gazteek jasotako testigantzak konpartituko dituzte eta, hausnarketa egin ondoren, migrazio mugimendua hobeto ulertzeko metafora, arte-lanak burutuko dituzte. Kultur ezberdinen bizikidetza bilatu beharrean pertsonen artekoa bilatzen da; elkar-ulertze bat, solas egiteko aukera bat …gizakia izatearen abentura, folklorea aparte utzita.
zagutzaren gizarteratzerako eta esperimentala den proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailaren diru laguntzarekin garatu da.
|